Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2022/02/09

Santurtzik bere inauteriak berreskuratuko ditu, jaitsiera tradizionala eta Gernika parkean txikientzako festa bat eginez

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak prentsaurreko batean adierazi duenez, “bi urte horietan kultur eta gizarte ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu, eta, nahiz eta denbora horretan kultur eskaintza mantendu dugun, unean uneko neurri egokietara egokituz, oraindik gauzak ditugu berriz hartzeko eta agendan sartzeko, kasu honetan bezala, marinelen inauteriak”.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik bere inauteriak berreskuratuko ditu, jaitsiera tradizionala eta Gernika parkean txikientzako festa bat eginez

ARGAZKIA JAITSI

Gaur egungo pandemia dela eta, Inauteriak bi urtez ospatu gabe egon ondoren, Santurtzik martxoaren 8an, larunbata, ekingo dio berriro desfile handiarekin duen hitzorduari. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Sardinera parketik abiatuko da eta, Itsasalde eta Habana kaleetatik igarota, Gernika parkean amaituko da. Bertan, sari banaketa egingo da, 21:30ean. Leku horretan bertan, 20:00etatik 23:00etara diskoteka egongo da, arratsaldea jende guztiarentzat girotuko duena.

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak prentsaurreko batean adierazi duenez, “bi urte horietan kultur eta gizarte ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu, eta, nahiz eta denbora horretan kultur eskaintza mantendu dugun, unean uneko neurri egokietara egokituz, oraindik gauzak ditugu berriz hartzeko eta agendan sartzeko, kasu honetan bezala, marinelen inauteriak”.

“Gure inauteriak beti izan dira nahitaezko hitzordua egutegian, inguruko herrietako jende asko hartuz, eta horrela berriro izatea gustatuko litzaiguke. Gainera, txikiek ere jai berezia izango dute. Badakigu murrizketa gehien jasan dituzten kolektiboetako bat direla, eta haientzat zerbait berezia antolatu dugu”, gaineratu du.

“Inauterietako Jaitsiera horretan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte, Santurtzikoak izan ala ez, adin-mugarik gabe eta mozorroekin giro alai eta koloretsua sortzen laguntzeko asmoa dutenek, bai talde-kategorietan (4 pertsonatik gora), bai banakakoetan” azaldu du Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziak. "Gure inauteriak nahitaezko hitzordua dira egutegian, inguruko herri askotako jendea hartuz, eta zalantzarik gabe, sormena eta asmamena dira hitzordu honen ezaugarri nagusiak", gaineratu du.

Otsailaren 9tik martxoaren 1era bitartean eman ahal izango da izena, Serantes Kultur Aretoaren webgunean (www.serantes.com) edo Casa Torre Jauregian (Sabino Arana kalea, 5), astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.

Izena eman dutenek dortsalak jasotzera joan beharko dute martxoaren 5ean bertan, 20:30ean, Casa Torre jauregira. Bertan, 15 kide edo gehiagoko taldeek 50 euroko dieta jaso ahal izango dute, eta gehienez 30 dieta izango dituzte, izena emateko ordenaren arabera entregatuko direnak.

Motorrak berotzen joateko, eta kontuan hartuta ostiralean, hilak 25, txikiek inauteriak ospatuko dituztela beren geletan, egun horretan bertan, 17:00etatik 21:00etara, “Egin dantza” diskotxikia ospatuko dugu, eta ohe elastikoak egongo dira. “Aukera ona izango da, egun horietan klasera eramaten dituzten mozorroak aprobetxatuz, beste ume batzuekin elkartzeko, beraiei eskainitako ospakizun berezi batean”, gaineratu du Ortolatxipik.

Jaitsiera Handiko sarien zerrenda Sariei dagokienez, honela banatuko dira:

TALDEAK:

1go saria 1.000 euro eta garaikurra
2. saria 800 euro eta garaikurra
3. saria 700 euro eta garaikurra
4. saria 600 euro eta garaikurra
5. saria 500 euro eta garaikurra
6. saria 400 euro eta garaikurra
7. saria 300 euro eta garaikurra
8. saria 250 euro eta garaikurra
9. saria 200 euro eta garaikurra
10. saria 150 euro eta garaikurra
11. saria 100 euro eta garaikurra
12. saria 100 euro eta garaikurra


BAKARKA:
Sari bakarra: 200 euro eta garaikurra.

TRAMANKULURIK ONENA:
Sari bakarra: 200 euro eta garaikurra.

ITSAS-MOZORROA:
Sailkatutako taldeen artean itsas gaietako mozorroak dituzten taldeak badaude, onenak 500 euroko sari osagarria jasoko du.

  Berri ikusiagoak...