Prentsa Aretoa
2022/02/08
Santurtzi Kirolak Udal Institutuak diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen urteko ordainketaren kostu osoaren % 50eko diru-laguntza eskabidea aurkezteko epea zabaldu du
Laguntza hau eskatu nahi dutenek, beharrezko dokumentazioa aurkez dezakete Mikel Trueba kiroldegian, otsailaren 11ra arte (10.00etatik 14.00etara).
Horretarako, eta itxarote-ilarak saihesteko, hitzordua hartu beharko dute aldez aurretik (kiroldegietan bertan edo 94 483 66 25 telefonora deituta), eta, horrela, aukeratutako unean eskatutako dokumentazioa entregatu beharko dute (errenta-aitorpena, ondare-ondasunak...). Egoitza elektronikoaren bidez ere egin ahal izango da (www.santurtzi.eus).
Diru-laguntza jaso ahal izateko familia-unitate bakoitzeko gehieneko diru-sarreren taula:
Familia-unitateko kideak / Gehieneko diru-sarrerak familia-unitate bakoitzeko
1_ _18.900,00€
2_ _25.571,70€
3_ _30.241,09€
4_ _34.910,32€
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
BERRIA
2022/11/23