Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/09/26

Udaltzaingoaren bitartekaritza zerbitzuak 40 kasu aztertu ditu ekainean martxan jarri zenetik

Sestaoko udalak iragan ekainean martxan jarri zuen bitartekaritza zerbitzuak bere lehen hiru hilabeteak bete ditu jada. Aldi honetan, gatazkak konpontzeko taldeak 40 kasutan hartu du parte, hauetatik 14 itxita daude eta 25 dira oraindik tramite bidean daudenak, hauetako asko epe laburrean konpondu ahalko direlako esperantzarekin. Udalak balantze ona egiten du eta zenbaki hauek ondo erakusten dute udalak bete-betean asmatu zuela Udaltzaingoaren barruan unitate berri hori sortzea erabaki zuenean.

rss Ezagutzera eman
Udaltzaingoaren bitartekaritza zerbitzuak 40 kasu aztertu ditu ekainean martxan jarri zenetik

ARGAZKIA JAITSI

Udaltzaingoaren bitartekaritza zerbitzua hiru pertsonek osatzen dute, lehen mailako udaltzain bat eta bi udaltzain dira, eta herritarren arteko arazo eta gatazkak  jarrera proaktiboarekin konpontzen saiatzen dira. Lehenengo eta behin, gatazkan dauden  pertsonei entzuten zaie eta bizikidetza hobetzeko eta epaitegietara joatea saihesteko akordioa proposatzen zaie. Borondatean oinarritutako bitartekaritza eredua da, eta parte ezberdinek erabaki askeak hartzen dituzte. Bitartekariaren parte hartzea bitartekaritza aktiboan oinarritzen da gatazkan dauden parteen arteko arazoak konpontzeko .

Lehen hiru hilabeteetan izan dituzten 40 kasuetatik, 23 dira zarata arazoak  eta 6 dira mehatxuak. Gainerakoak dira zikinkeria arazoak, animaliek eragindako arazoak, pintada iraingarriak, hezetasun arazoak, zaindu gabeko adingabeak, eta kutsadurak eta ibilgailuek eragindako gatazkak.

Balorazioa egiteko orduan, Udalak azpimarratu nahi izan du oso pozik dagoela Bitartekaritza zerbitzu honek orain arte egin duen lanarekin, ondo konpondu diren kasuak asko direlako eta zerbitzua martxan jarri zenean zeuden aurreikuspenak gainditu direlako. Etorkizunera begira, lan talde honengandik espero da bizikidetza hobetzen laguntzea, herritarren arteko arazoen eraginez harremanak gaiztotu diren erkidegoetan.

  Berri ikusiagoak...