Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2013/10/22

Ezkerraldeko gizarteratza-prozesuetan duen inplikazioa areagotu nahi du Aldundiak

Goiztiri Elkarteak Aldundiaren jabetzako lokal berri bat izango du. Dohainik uzten dio egoitza hori, muturreko bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eskaintzen dien arreta areagotu nahi duelako Aldundiak.

rss Ezagutzera eman
Ezkerraldeko gizarteratza-prozesuetan duen inplikazioa areagotu nahi du Aldundiak

ARGAZKIA JAITSI

  Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu du Goiztiri Elkartearekin, elkarte horri Aldundiaren jabetzakoa den lokal bat doan erabiltzeko baimena ematen diona, hain zuzen ere. Barakaldoko San Juan edo Donibane kaleko 13. zenbakiko beheko solairuan dago lokala. Lagapen horri esker, Goiztiri Elkarteak bere xede nagusia modu eraginkorragoan bete ahal izango du: pobrezia-egoera dauden pertsona eta kolektiboei laguntza eskaintzea. Xede hori gure lurraldeko Ezkerraldean betetzen du, nagusiki.   Lokala bost urtez erabiltzeko baimena ematen zaio elkarteari, ondoren baimen hori luzatu ahal izango bada ere.        

Garapen-aukerak sortzea

Irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da Goiztiri Elkartea, eta gizartea eraldatzeko zereginetan dihardu. Hiritarren garapen eta partaidetza integraleko aukerak ikustarazten dituzten proiektu eta zerbitzu eraginkorrak sortu eta abian jartzen ditu, bereziki gizarteratze-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonei zuzenduta.

Elkartearen ekimenak, proiektuak eta zerbitzuak haietan parte hartzen duten pertsonen lankidetzan daude oinarrituta: partaide horien eskariak jasotzen dira, haiek dituzten itxaropenak aztertzen dira eta euren eraldaketa pertsonal eta sozialean aktiboki eta protagonista moduan hartzen dute parte.

Horrela, Goiztiri Elkarteak esku-hartzeko bost arlo edo eremu estrategikotan egiten du lan, eta hainbat programa lantzen ditu: gizarteratzeko edo/eta lan-munduan sartzeko proiektuak; egoitzetan sartzekoak; immigrazioa, adingabeak eta nerabeak; etxebizitzaren arloko esku-hartzeak; eta ekonomia sozialeko ekimenak.

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonenganako arreta areagotzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak bazterkeriaren aurkako borrokari erabateko lehentasuna ematen dio bere helburuen artean. Muturreko bazterkeria-egoeran dauden pertsonenganako arreta indartzea edo areagotzea da Aldundiaren legegintzaldi honetarako xede nagusietako bat. Horrela, batetik, adimen-gaixotasunen bat duten pertsonei (kontsumoari lotutakoak izan edo ez), VIH duten pertsonei eta, oro har, bazterkeria-egoeran dauden pertsona guztiei zuzendutako foru sareko egoitzazko zentroei eta eguneko arretako zentroei eutsi die Aldundiak.

Bestetik, Aldundiak berak sortu eta abiarazitako zein, Aldundiarekiko hitzarmenei esker, hirugarren sektoreko erakunde batzuek garatutako gizarteratzeko programei ere eutsi zaie.

Beste zerbitzu eta prestazio batzuen artean, lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako trebakuntzako programa bat garatzeko proiektu pilotu bat martxan jartzea finantzatu du Aldundiak eta lehenago Bizkaiko Foru Aldundiaren babes eta tutoretzapean zeuden gazteen emantzipaziorako programak finkatu ditu, diru-laguntzak emanez eta gizarte-laguntza eta ostatua eskainiz.

  Berri ikusiagoak...