Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2014/12/06

Udaltzaingoaren Txabarriko polizia-etxearen proiektua aurkeztu du Udalak 

Gobernu Taldeak, datorren ekitaldiko aurrekontuak lantzen ari den honetan, obra hori 2015eko aurrekontuen zirriborroan sartzea erabaki du

rss Ezagutzera eman

Herritarren segurtasuna handitu eta elkarbizitzaren aurkako ekintzen borroka estrategiaren barruan, Sestaoko Udalak uste du Txabarrin polizia-etxea zabaltzea ezinbestekoa izango dela helburu horiek lortzeko. Ekimen hori gauzatzeko, Udalak proiektua agindu zuen, eta dagoeneko jaso dute udal agintariek. Behin jasota, Gobernu Taldeak, datorren ekitaldiko aurrekontuak lantzen ari den honetan, obra hori 2015eko aurrekontuen zirriborroan sartzea erabaki du. Aurrekontuak abenduko hilabete honetan bertan aurkeztuko dituzte.

Polizia-etxea Hiru Kontzejuen Plazan kokatutako da, horixe baita auzoaren erdigunea eta jende gehien biltzen duen gunea, bertan direlako dendak, tabernak eta baita ere haurren jolasgune bat. Instalazioek beharrezko duten guztia izango dute, udaltzainek lana era egokian egin ahal izateko. Horrela, bulegoek harrera-gune bat izango dute, herritarrei arrera egiteko leihatila bat, biltzeko eta deklarazioak hartzeko gela bat, aldagelak eta mota honetako ekipamenduetan beharrezko diren bestelako gelak.

Polizia-etxe hau abian jartzearekin batera, Sestaoko Udalak indartu egin nahi du auzo horretan udaltzainak gertuago egotea, izan ere koordinazio lan handi bat egiten da alde horretan Ertzaintzarekin batera. Alde horretatik, esan behar da ia ia egunero ibiltzen direla oinez udaltzainak Txabarri inguruetatik, eta sei hilabeteko enplegu plan baterako 12 jagole kontratatu direla aprobetxatuz, bi jagole arratsalde guztietan udalerriko beheko alde horretan egoteko erabakia ezarri zen.

Udalaren esku diren azken datuen arabera, urtarriletik abuztura bitartean delinkuentzia-datuak !ean jaitsi ziren aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Gobernu Taldeak herritarren segurtasuna hobetu eta elkarbizitzaren aurkako ekintzak kontrolatzen ahalegintzeko lanean jarraituko du. Beraz, polizia-etxea zabaltzea oso komenigarria izan daiteke Txabarri alderako, udaltzainak bertan izanik errazago dutelako kalean egotea, auzotarrek eskatzen duten bezala.

Gobernu Taldeak egindako ahaleginari esker, Sestaoko Udalak proiektu garrantzitsu bat du herriaren beheko alde horretan. Udal arduradunek proiektua sartuta daukate 2015eko aurrekontu proiektuaren zirriborroan, datorren urtean bertan aktuazio hori burutua izateko asmoarekin.

  Berri ikusiagoak...