Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2015/04/23

Amaia del Campok Eusko Jaurlaritzari eskertu dio Barakaldoko tranbia eraikitzeko lanei berriz ekin izana

Jaurlaritzak 30 eguneko epea ireki du diseinatu den ibilbideari eta ingurumen eraginen azterketari alegazioak aurkezteko

rss Ezagutzera eman
Amaia del Campok Eusko Jaurlaritzari eskertu dio Barakaldoko tranbia eraikitzeko lanei berriz ekin izana

ARGAZKIA JAITSI

Barakaldoko EAJ-PNV-rentzat albiste bikaina da Eusko Jaurlaritzak Barakaldoko tranbia eraikitzeko egitasmoari berriz ekin izana. Jaurlaritzak argitara atera du tranbiaren azterketa informatiboa, eta 30 eguneko epea ireki du Barakaldoko herritarrek alegazioak aurkezterik izan dezaten planteatu den ibilbidearen eta ingurumen eraginen azterketaren inguruan.

“Albiste bikaina da Barakaldorentzat“, esan du Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaile eta hautagaiak. “Krisialdi ekonomikoaren eraginez alde batera utzi zen gure hirian garraio publikoa osatzeko behar den egitasmo hau”.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen egitasmoak 9 kilometro eta 17 geltoki aurreikusten dituen ibilbidea eskaintzen du, horietako hiruk balioko dute Ansio, Bagatza eta Urbinaga metro geltokiekin lotzeko. Trazatuak ibilbide zirkularra egiten du eta lotuko ditu Galindo, Serralta, Erreka ortu, Zuazo, Bixente Deunako dorreak, Teresa deuna, Bagatza, Beurko eta Bixente Deuna.

“Hilabetea itxaron beharko dugu alegazioak aurkezteko epea amaituta egon arte. Orduan, eta aurkeztuko diren alegazioak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak egitasmoaren behin betiko azterketa aurkeztuko du eta egitasmoa enkargatu eta lanak esleitu beharko ditu” esan du jeltzaleen bozeramaile eta hautagaiak.

“Tranbiak lagunduko du gure hirian dagoen garraio eskaintza areagotzeko eta gure herritarren bizitza kalitatea hobetzeko, Barakaldo herria tranbia zerbitzua duten hiri moderno eta erakargarrien mapan kokatuz” esan du Amaia del Campok.

Jeltzaleen bozeramaile eta hautagaiak gogoratu du ikusgai geratu dela tranbia garraio jasangarria dela, negutegi eragina duten gasak murrizten dituela eta ibilgailu partikularrak gutxiago erabiltzeko balio duela “aukera bikaina da Barakaldo gizatiarragoa, atseginagoa eta jasangarriagoa lortzeko”.

Amaia del Campok Eusko Jaurlaritzak Barakaldorekin duen inplikazioa eskertu nahi izan du. “Iñigo Urkulluk apustu argia egin du gure hiriaren alde, eta horren erakusle argia da egitasmo hau berrabiatzeko hartu duen erabakia”.

  Berri ikusiagoak...