Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2017/01/26

Muskizek 10.000 euro baino gehiago inbertitu ditu udalerriko lau auzoen irisgarritasuna hobetzeko

Euren etxebizitzetara sartzerakoan izaten zituzten estropezu eta erorketei konponbidea bilatzea eta euren etxeetako sarbideetako irisgarritasuna hobetzea eskatzen zuten auzotarren eskakizunei erantzunez, udalerriko lau auzotan altzairu herdoilgaitzezko eskudelak instalatu ditu Muskizko Udalak. Altzairu herdoilgaitzezko eskudelak instalatzeko lan hauek bukatu berri dira.

rss Ezagutzera eman
Muskizek 10.000 euro baino gehiago inbertitu ditu udalerriko lau auzoen irisgarritasuna hobetzeko

ARGAZKIA JAITSI

Honenbestez, hemendik aurrera erraztasun eta segurtasun handiagoz etxeratu ahalko dira Pobeña, Autonomia, Errota Zahar eta Giba auzoetako bizilagunak. Inbertsio osoa 10.900 eurokoa da (BEZ kanpo), eta ekimen honek eskailera-maila bikoitzen bidez gainditutako eskailerak edo desnibelak dauzkaten guneetako muskiztarren eskakizunei erantzuten die.

Muskiztarren mugikortasuna hobetzeko asmoz, sarbideetako desnibelak eskaileren bidez gainditzen dituzten guneetan altzairu herdoilgaitzezko eskudelak instalatu ditu Muskizko Udalak. Era berean, Muskizko Udal Korporazioak altzairu herdoilgaitzezko eskudelak instalatzea erabaki du, material horren iraunkortasunarengatik, mantentze lan oso gutxi egin behar direlako eta udalerriko hiri altzarien irudia eguneratzeko eta homogeneizatzeko beharra dagoelako.

Autonomia kalean lanak bukatu berri dira, eskudel baten bidez espaloiarekiko altuera desberdinean zegoen patio baten perimetroa mugatuta. Lehenago bi eskailera-maila zeuden oinezkoentzako eremuan. Udal Korporazioak segurtasun gune hau eraikitzea erabaki du, koska ikusten ez zuten auzotarren erorketak saihesteko; eta, horrela, erabiltzaileak horretarako egokitutako lekutik sartzera behartzeko.

  Berri ikusiagoak...