Ezkerraldea - Meatzaldea

Prentsa Aretoa

2018/06/27

Abanto Zierbenak lehentasuna eman die berriro ere irisgarritasuna eta trafikoa hobetzeko lanei, iraingoan Gallartako herrigunean; udaren ostean abiaraziko da lehen fasea

Udalerriko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko xedearekin, Abanto Zierbenako Udala jarduketa batzuk antolatzen ari da Gallartako Etorbide Berria kalean, Dolores Ibarruri Institutuaren eta osasun-zentroaren parean. Horren bidez, erantzuna eman nahi die azken urteetan aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako eskaera nagusietako bati.

rss Ezagutzera eman
Abanto Zierbenak lehentasuna eman die berriro ere irisgarritasuna eta trafikoa hobetzeko lanei, iraingoan Gallartako herrigunean; udaren ostean abiaraziko da lehen fasea

ARGAZKIA JAITSI

Eremu hori Gallartako gune nagusia da; pasabide eta bidegurutze horretatik ibilgailu asko igarotzen dira. Lanek bi fase izango dituzte.

Lehenengo fasean bi metro zabaleko oinezkoentzako espaloia jarriko da, institutuaren alboan. Horretarako oinezkoen bi pasabide egokituko dira, eta baterian aparkatzeko 14 plaza berri sortuko dira Dolores Ibarruri institutuaren ondoan. Hori guztia, gutxi gorabehera 2,60 metro altu izango den hormigoi armatuzko horma bat exekutatu ondoren gauzatuko da, Dolores Ibarruri BHI institutuaren ezpondari eusteko. Horretarako, gaur egun institutua mugatzen duen hesia kenduko da.

Eta horrela zabalera nahikoa lortuko da bidearen alboan. Horrez gain, autobus-geltoki berria jarriko da, espaloiaren kokapen berria aintzat hartuta. Bidearekiko plataforma independentea egingo da autobus-geltokirako, trafikoa moztea ekiditeko.

Azkenik, trazatuari jarraitutasuna emateko, oinezkoen pasabide berri bat jarriko da egoitzaren aurrean. Hasiera batean egungo espaloiarekin lotuko da, eta gero, bigarren fasea exekutatzen denean, behin betiko lotu eta egokituko da.

Anbulatorioaren aurreko oinezkoen pasabidea ere aldatuko da, Etorbide Berria kalerantz atzera eramanez; eta horrela, exekutatuta utziko da bigarren faserako.

Jarduketa horretarako 209.342,23 euroko inbertsioa egingo da. Aurreikuspenen arabera, lanek bi hilabete iraungo dute, eta esan bezala, udaren ostean hasiko dira.

Bigarren fasean, biribilgune txiki bat jarriko da Etorbide Berria kalea eta El Minero etorbidearen arteko bidegurutzean. Horrez gain, espaloia handituko da zaharren egoitzaren aldean, luzera osoan zehar bi metroko zabalera lortzeko.

Bidegurutze mota hori ezartzeko oinarrizko betekizuna da bertara sartzeko bide guztietan proiektuaren abiadura 50 km/h baino txikiagoa izatea. Kasu honetan, baldintza hori bete egiten da, 30 km/h baita muga, hiri-eremua izanik. Laster, abiadura-muga hori indarrean sartuko da El Minero etorbide osoan; hau da, herriko bide nagusian.

Bigarren fase hori garatzeko, denbora tarte bat eskaini beharko zaio proba pilotuari, biribilgunearen funtzionamendua sakon aztertzeko. Hori dela eta, fase hau hurrengo legealdirako utziko da.

“Honen bidez, erantzuna ematen diogu Gallartako puntu nagusi bati. Bertatik oinezkoak eta ibilgailuak igarotzen dira, eta autobus-geltokiak ere badaude. Denbora daramagu jarduketa hau aztertzen eta laster hobekuntza errealitate bihurtuko da", azpimarratu zuen Maite Etxebarria alkateak. Era berean, eskerrak eman zizkion Abanto Zierbenako talde sozialistari, proiektua elkarrekin abiarazi baitute.

 

  Berri ikusiagoak...