Ezkerraldea - Meatzaldea

Berriak

SANTURTZI

2022/02/11

San Jorge Nagusien etxeak berriro ekin dio jarduerari berritutako instalazioetan, bazkideentzako ikastaro eta tailerrak ematen

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, Itziar Carrocera Gizarte Ekintzako zinegotziarekin batera, zentrora egindako bisita batean adierazi duenez, “zentroak eraberritu behar zen, eguneratzeko eta gure herriko adinekoek erabiltzen dituzten instalazio horien irisgarritasuna hobetzeko, eta udal-eraikinetako inbertsioen barruan, egokitzat jotzen dugu berrikuntza hori sartzea, aisialdia hemen igarotzen duten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko”.

BERRIA

2022/02/11

Igogailu bat eraikitzeko lizitazioa egin da Sestaoko Labe Garaiari irisgarritasuna emateko

Txabarri kalea eta monumentuaren inguruko lurrak komunikatuko dituen igogailuak 26 metroko garaiera gaindituko du

BARAKALDO

2022/02/09

Barakaldok emozioak gobernatzen ikasteko eta familia osoaren bizimodua hobetzeko doako jarduerekin osatutako Ongizate Emozionalaren Astea proposatzen du

Barakaldok oso modu berezian ospatuko du aurtengo San Balendin hau, 'Ongizate Emozionalaren Astea / Semana del Bienestar Emocional' izeneko programaren bidez norbere burua zaintzeko aukera eskainiz. Programa horrek publiko guztientzako jarduerak izango ditu, eta helburua emozioak erabiltzen ikastea eta familia osoaren bizimodua hobetzea izango da.

SANTURTZI

2022/02/09

Santurtzik bere inauteriak berreskuratuko ditu, jaitsiera tradizionala eta Gernika parkean txikientzako festa bat eginez

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak prentsaurreko batean adierazi duenez, “bi urte horietan kultur eta gizarte ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu, eta, nahiz eta denbora horretan kultur eskaintza mantendu dugun, unean uneko neurri egokietara egokituz, oraindik gauzak ditugu berriz hartzeko eta agendan sartzeko, kasu honetan bezala, marinelen inauteriak”.

SANTURTZI

2022/02/08

Santurtzi Kirolak Udal Institutuak diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen urteko ordainketaren kostu osoaren % 50eko diru-laguntza eskabidea aurkezteko epea zabaldu du

Laguntza hau eskatu nahi dutenek, beharrezko dokumentazioa aurkez dezakete Mikel Trueba kiroldegian, otsailaren 11ra arte (10.00etatik 14.00etara).

SANTURTZI

2022/02/05

Santurtzik egoera desblokeatu du, Etxe Uli zabortegi zaharraren lursailetatik kutsadura kendu eta ingurua biziberritzeko

Hamarkada bat baino gehiagoz Santurtziko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, URA Uraren Euskal Agentziak eta Sprilurrek lankidetzan jardun ostean, gure herriko udalak egoera desblokeatzea lortu du. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak zazpi hektareako orube hori deskontaminatu egingo du.

BARAKALDO

2022/01/31

Barakaldon Nerbioi ibaian Erribera Parkearen proiektuaren lehenengo fasearen elaborazioa amaitu da

Bilbao Ría 2000 sozietatearen Administrazio Kontseiluak bilera bat egin du gaur, eta bertan, beste erabaki batzuen artean, Kontseiluari jakinarazi zaio amaitu dela Barakaldon Nerbioi ibaian Erribera Parkearen proiektuaren lehenengo fasea. Proiektu hori Barakaldoko Udalari bidaliko zaio, obrak lizitatu baino lehen, izapidetu eta onetsi dezan

BERRIA

2022/01/29

Santurtzik Peña Athleticen zelaiko soropila aldatuko du udan, denboraldiko etena baliatuta

“Gobernu Taldean ezinbesteko ikusi dugu hobekuntza hori egitea, klub horretako kirol-jarduera errazteko; izan ere, klub horrek 19 talde ditu oinarrizko futboleko kategorietan, emakumezkoenak zein gizonezkoenak” adierazi du prentsaurrekoan Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak. Prentsaurrekoan José Ramón Vigiola Peña Athletic klubeko presidentea eta Danel Bringas kiroletako zinegotzia ere izan dira.

BERRIA

2022/01/21

Juan Ellacuria Adinekoen Egoitzak medikua eta fisioterapeuta izango ditu otsailetik aurrera

Udalak bi urterako kontratatu ditu zerbitzu horiek, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin

SANTURTZI

2022/01/19

Ahalduntze Gelaren programazio berria datorren martxoaren 8ari begira

Itziar Carrocera Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, “denbora guzti honetan, ikasgelaren programazioa eta filosofia aldatuz joan da, gizartearen errebindikazioaren eta errealitatearen arabera, eta, gaur egun, ahalduntze feministako prozesuak laguntzea eta erraztea da helburua”. Gainera, belaunaldi, jatorri eta baldintza desberdinetako emakumeen arteko topagunea izan nahi du, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko.

SANTURTZI

2022/01/12

Santurtzik ezohiko dirulaguntza eman die kirol-klubei COVIDaren ondorioak arintzeko

Gaur egungo egoeran, gizarte-, kultura- edo kirol-erakunde ugarik aurre egin behar diote diru faltari edo COVID-19ak eragindako bestelako kalteei, alarma-egoeraren eta ordutik hartutako neurrien ondorioz, “beraz, ezohiko neurria da, eta tramitazioan arintzen saiatu gara, klubei arnasa eman ahal izateko”.

SANTURTZI

2021/12/30

Santurtzik umeentzako zazpi emanaldi programatu ditu euskaraz

Urtarrilean eta otsailean, Serantes Kultur Aretoan, plan batzuk izango dira, euskaraz eta familian gozatzeko.